XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nuen, beraz, Aretxabaletan nola sartu ziren ikusi.

Baserrian geunden.

Frankistek herri bat hartzen zutenean kanpaiak jotzen zituzten, eta Apotzako kanpaiak entzun genituenean, niri eta nire adineko beste pare bati agindu ziguten Apotzara pasatzeko.

Ilunez atera eta goizaldean ailegatzeko.

Bidean ikusi genituen sei hildako, kareaz estalita.

Ez dakit nongoak ziren, baina Francoren kontrakoak ziren.

Baserrian esan ziguten ¿Quien vive? galdetuko zigutela, eta guk España erantzuteko.

Aurkitu genituen militarrak eta hori guretzat garrantzitsua zen, oso inportanteak ginen.

Uste dut ez genuela ¿Quien vive? eta horrelakorik entzun eta ez genuela ezta ere España esan beharrik izan.

Normalagoa izan zen enkontrua.

Galdera batzuk bai, nondik gentozen eta abar.

Haiekin egon eta Aretxabaletan aurkeztu behar genuela komandantearen aurrera.

Aretxabaletara gentozela ikusi genuen abioi zahar bat, errepublikanoena, Aretxabaleta bonbardatzen.

Jaitsi herrira, eta beste hildako bat ikusi nuen baserri baten ondoan.

Gerra giro horretan, ez zuen asko inpresionatzen, egiatan.

Komandanteak notak hartu zituen, eta etxera.

Baserrian geratu zirenak handik gutxira etorri ziren, baserria ere nazionalek hartu zuten eta.

Herri guztia zegoen kamioiz beteta, janariz beteta, edariz beteta, hango suministroa eta... Nafarroako ogi zuria, zer ogi gozoa!

Gerra giroak gerra santuaren kutsua ez al zuen hartu orduan?

Erreketeak, bai, beti mezatan eta prozesiotan ibiltzen ziren.

Goizeko mezaren ondoren abiatzen ziren Untzilla aldeko frontera.

Hasieran erreketeak, gero falangistak.

Militar asko ere baziren erreketeekin batera. Eta gero, bai, falangistak.

Falangistak gutxiago ziren, baina aginte handia zuten. Oso harroak.

Fusilamenduak asko ez ziren egon, baina Arrasaten hiru apaiz fusilatu zituzten.

Garai hartan, hiru apaiz fusilatzea herritarrentzat gogorra zen.

Nik francotarrekin hilabete baino ez nuen egin